Artea ikasbide, 2011–2012

2012ko ekainak 12–abuztuak 26

Bilboko erakusketa

aprendiendo-a-traves-del-arte

Artea ikasbide

Erakusketa honetan 6 eta 12 urte bitarteko 112 haurren artelanak daude. Haurrok Artea ikasbide hezkuntza-programan esku hartu dute 2011–12 ikasturtean. Programa hori Elssie Ansareo, Naia del Castillo, Ibon Garagarza, Maider López, Manu Muniategiandikoetxea eta Jorge Rubio artistek zuzendu zuten, eta arteaz baliatu ziren Lehen Hezkuntzaren eskola curriculuma indartzeko: artea da hezkuntzarako tresna.

Artistekin eta Museoko hezitzaileekin batera, irakasleek hezkuntzan lortu beharreko helburuak eta gelan landu beharreko gaitasunak zehaztu zituzten, eta helburu horiek lortzeko tailer batzuk taxutu. Programa guztiak ezberdinak dira, hots, talde bakoitzaren beharrak asetzeko diseinatzen dira; horrela sustatzen dira ikasleen interesak eta abileziak.

Arteari eta sortze prozesuari buruz elkarrizketan aritzeak erraztu egiten die haurrei hainbat gai ikuspegi sortzaile eta pertsonal batetik arakatzeko. Programak hainbat arlo eta teknika artistiko erabiltzen ditu,hala nola, argazkilaritza, pintura, eskultura, bideoa, performancea eta mugimendua, besteak beste, eta gainditu egiten ditu curriculuma osatzen duten arloak, partaideak mundua askatasun eta irudimen handiagoaz begiratzera animatzeaz gainera. Errealitatea deskubritzeko, arakatzeko eta ulertzeko tresna bihurtzen da artea, eta, era berean, norberaren adierazpena eta sortzeko askatasuna azpimarratzen dira.

Museoaren XV. Urtemuga ospatzeko, parte hartu duten 6 ikastetxeetako ikasleek artelan oroigarri bat sortu dute, opari moduan. Zorionak, Museoa!! du izena.

Ikusi aurrekoak

Babeslea

×